Gerard Damiano hil da

Gerard Damiano hil da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gerard-damiano-hil-da/@@download/image/200810296519eztarri_sakona.jpg
2012/12/13
berria
Gerard Damiano zine zuzendaria urriaren 25ean hil zen, Floridan. Irailean buruko isuria izan zuen eta haren ondorioz zendu zen Deep Throat film porno mitikoaren zuzendaria. 

Hainbat pelikuletan zuzendari aritua, Damiano 1973an egin zen mundu osoan ezagun, Deep Throat film pornoari esker. Eztarri sakonaren pelikulak sekulako lurrikara eragin zuen, AEBetan eta mundu osoan. Deep Throat izan zen, hain zuzen, kultuko lehen film pornografikoa. 25.000 dolarreko aurrekontuarekin egina, milioika dolarreko irabaziak eragin zituen.