Genero indarkeria Guatemalan

680 bat emakume hiltzen dituzte, urtero, Guatemala hirian, eta ia 50.000 bortxaketa salaketa erregistratzen dira. Genero berdintasuna aldarrikatzen duten oihuak ezdeusean galtzen dira herri honetan non soilik emakumeen %32k bukatzen duten Bigarren Hezkuntza. Parlamentarien artean zortzi besterik ez dira andrazkoak, baina giza eskubideen alde diharduten sektoreek itxaropenerako argi izpi bat ikusi berri dute, Claudia Paz y Paz izendatu baitute Fiskal Nagusi.