Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak

Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/geltokiak-edo-helduta-entzuteko-abestiak/@@download/image/geltokiak_edo_h_1373026019.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Goiatz Labandibar
142.zenbakia
Hendaian abiatu eta amaitzen da kontaketa, eta tartean Europako beste hamar tokitako geltokiak zapaltzen ditu. Hendaiaren kasuan izan ezik, gainerakoetarako ipuin bana osatu du Labandibarrek: Erasmus bekarekin Veneziara joan eta hainbat esperientzia biziko dituen Markel,  gustuko duen talde baten kontzertua ikustera Triestera itzuliko den Igor, tren geltokian gauetan jartzen duten musikaren jatorria ezagutu nahian dabiltzan Mocja eta Vlado… Veneziatik aurrera, treneko jesarlekua erosoagoa da, paisaia ederragoa.