Gehituren liburuxka, gazteentzat

7.500 gida banatzen ari da Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako hainbat institututan. Liburuxkak Sexu Seguruagoa du izena, euskara hutsean plazaratu dute, eta HIESa luze eta zabal jorratzeaz gain, sexu harremanetan kutsa daitezkeen gaixotasunak zerrendatzen ditu. Sexu jostailuak ere jorratu dituzte. Badago gida Interneten eskuratzea: www.sexuseguruagoa.com.