Gehituk gaualdi berezia antolatu du inauteri larunbaterako

Gehituk gaualdi berezia antolatu du inauteri larunbaterako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gehituk-gaualdi-berezia-antolatu-du-inauteri-larunbaterako/@@download/image/20102116364GEHITU.jpg
2012/12/13
berria
Gehituk gaualdi berezia antolatu du inauteri larunbaterako
Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak 'Gurutze Arrosako Neskak' izenburupean mozorro festa egingo du hilaren 13an Egiako Jareño Kultur Etxean. 

Ateak 23:30ean zabalduko dituzte eta sarrerak bertan izango dira salgai 12 eurotan. Hala ere, badago aukera sarrerak aldez aurretik eskuratzeko Gehituk Donostiako Arrasate kaleko 51. zenbakian duen egoitzan 9 euroren truke.
Festak luze joko duela aurreikusten dute eta goizeko 05:00etatik aurrera hurbiltzen direnei 6 eurotan salduko diete sarrera.