Gaztezulotarron topagune berria: Zulozale.com

Gaztezulotarron topagune berria: Zulozale.com https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulotarron-topagune-berria-zulozalecom/@@download/image/zulozalelog2_1363096214.jpg
2009/01/02
erreportajea


ZULOZALE.COM ataria gaztezulotarrez bete zaigu azken aste hauetan. Euren zuloetatik aterata, Euskal Herri osoko gazte asko animatu dira gure lagunarte honetan parte hartzera.

Profila sortu eta euren argazkia jarri dutenek, aste honetan jasoko dute GAZTEZULOren kamiseta eta karpeta. Gainontzekoei, lotsatienei, argazkia jartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu beste behin. Oparia jasotzeko, argazkia jarri behar da, aizue!

Webgune berri gehienetan bezala, erabiltzaile bat baino gehiago nahastu egin da ZULOZALE.COM erabiltzen hasterakoan. Horrexegatik, oraindik zalantzaren batekin dabiltzanentzako, "ZULOZALE.COM nola erabili" pdf-a erantsi dugu hor ondoan. Zabaldu eta irakurri, ez da batere zaila!