Gaztezulok Ukan Berrikuntza Saria jaso du

Gaztezulok Ukan Berrikuntza Saria jaso du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-ukan-berrikuntza-saria-jaso-du/@@download/image/2008264704Ukan2web.jpg
2012/12/13
berria
Gaztezulok Ukan Berrikuntza Saria jaso du
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntz Politika sailburuordetzak Ukan Berrikuntza Saria eman dio Gaztezulori. Sari honen bidez GAZTEZULO aldizkaria eta GAZTEZULO.COM webgunea saritu nahi izan ditu.

Lehenengo aldiz banatu dituzte gaur Ukan sariak, eta Ukan Berrikuntza saria GAZTEZULOk jaso du. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politika sailburuordetzak GAZTEZULOk komunikazioaren arlora berrikuntza ekartzeko eginiko lana saritu nahi izan du sari honekin, eta jendaurrean dagokion errekonozimendua azpimarratu du. Berrikuntza saria Olariagak eginiko marrazki batekin irudikatu dute, eta horrez gain, GAZTEZULOri 12.000 euro eman dizkiote.
Ukan Berrikuntza saria banatzeaz gain, Ukan Publizitate saria ere banatu du Jaurlaritzak. Sari hori Fagor etxeari eman diote, labe pirolitikoen inguruan eginiko telebista iragarkiarengatik.