GAZTEZULOk ez du paperean inprimatuko guztion osasuna bermatzeko

GAZTEZULOk ez du paperean inprimatuko guztion osasuna bermatzeko Osasun krisia dela eta GAZTEZULOk alarmak irauten duen bitartean ez du paperean aldizkaririk inprimatuko ardura sozialagatik, bizitza baita handiena! Hala ere, irakurleak ez dira GAZTEZULO gabe geldituko modu digitalean eskuratzeko aukera egongo baita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-ez-du-paperean-inprimatuko-guztion-osasuna-bermatzeko/@@download/image/azalak.jpg
2020/03/24
Osasun krisia dela eta GAZTEZULOk alarmak irauten duen bitartean ez du paperean aldizkaririk inprimatuko ardura sozialagatik, bizitza baita handiena! Hala ere, irakurleak ez dira GAZTEZULO gabe geldituko modu digitalean eskuratzeko aukera egongo baita.
GAZTEZULOk ez du paperean inprimatuko guztion osasuna bermatzeko

Guztion errutinak aldatu ditu 125 nanometroko COVID-19 birus madarikatuak. Osasuna eta bizitzaren garrantziaz ohartzeko aukera eman digu ordea, hori dela eta, lehentasunak ordenatuz aldizkaria paperean ez inprimatzea erabaki du GAZTEZULOko lan-taldeak, banatzaileen, irakurleen eta geure segurtasuna bermatzeko asmoz.

Hala ere, nahi duen orok, harpidetza eginez, edo jada harpidedun direnek eskura izango dute APIRILEKO zenbakia modu digitalean, errutina batzuk mantentzea ona baita eta GAZTEZULO hilabetero irakurtzea da horietako bat. Birus batek ezingo die gure irakurleei plazer hori ukatu!

Aipatu dugun neurriek oraingoz apirileko zenbakiari eragingo diete, hala ere, egoera luzatzeko beharra ikusiko bagenu gure harpidedun zein irakurleei jakinaraziko genieke. 

Bestalde, aprobetxatu nahiko genuke espazio hau gure hapidetza modu ezberdinak gogorarazteko: