GAZTEZULOk Durangoko Azokan eskainiko dizun guztia!

GAZTEZULOk Durangoko Azokan eskainiko dizun guztia! Aurten online topatuko duzu gure postua, berritasunez beterik; bisitatu gaitzazu, ez zara damutuko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-durangoko-azokaren-dendan-eskainiko-dizun-guztia/@@download/image/HOME.jpg
2020/11/27
berria
Aurten online topatuko duzu gure postua, berritasunez beterik; bisitatu gaitzazu, ez zara damutuko!
GAZTEZULOk Durangoko Azokan eskainiko dizun guztia!

2020. urtea zaila eta gogorra izan bada ere, amaierara iristen hasi da, eta horrekin batera, urteroko zitari eusteko unea iritsi zaigu; Durangoko Azoka. Koronabirusaren pandemiak baina ez digu azokan fisikoki egoten utzi, eta beraz, aurten Azokaren DENDAN topatuko gaituzue online. Horrek ez du esan nahi eskaintza urriagoa izango denik, alderantziz! Sekulako berritasun pila prestatu ditugu zuretzat:

KANTU ESKUKADAK: 25 EURO

HEMEN EROSI

Egun bizitzen ari garen pandemiak zerbaitetarako balio izan badu entretenimenduaz harago kulturaren balioaz ohartzeko izan da. GAZTEZULOk hori azpimarratu nahi du Olrait Studiorekin elkarlanean aurkeztuko dugun Kantu Eskukadak ilustrazio eta testu liburu berezi honekin. Izan ere, Euskal kultura dirudiena baino aberatsagoa da, eta horretaz jabeturik Olrait Studiok 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu ditu elementu bateratzaile bezala eskuak erabilita, hortik KANTU ESKUKADAK izena.

Zeure talde ala bakarlari gustukoenaren ilustrazio zein testuak poster bilakatu nahi badituzu gainera, liburuak trokel berezi bat izango du hori errazteko, eta nahi adina lamina kendu ahal izango dituzu liburutik etxeko hormak apaintzeko.

EGUTEGIA

Abenduan agur esan genion Galder Izagirre argazkilariari, urtetan gurekin kolaboratu ondoren; segidan, Irantzu Pastor argazkilariak erreleboa hartu du, eta aurten hasi du bere ibilbidea gurekin, horrenbeste gustatu zaizkizun azaletako protagonistak erretratatuz. Beren kolaborazioa eskertzeko, azken urteetako argazki honenak bildu ditugu 2021. urteko egutegia osatzeko: bertan topatuko dituzue Izaro, Pello Reparaz, Itziar Ituño, Edurne Azkarate, Zea Mays, eta beste hainbat artista. 12 hilabetez gozatzeko argazki itzelak!

ESKAINTZA BEREZIAK

Aurtengo Durangoko Azokan postu fisikorik izango ez dugunez, zuri erosketak errazteko eskaintza bereziekin osatutako bilduma ezberdinak sortu ditugu. Noski, produktu berriez gain, bertan topatuko dituzu urteko aldizkariak.

- KANTU ESKUKADAK: ESKAINTZAK

  • KANTU ESKUKADAK + EGUTEGIA = 27 euro HEMEN EROSI
    GAZTEZULO eta Olrait Studioren artean sortutako Kantu Eskukadak ilustrazio eta testu liburua eta 2021. urteko egutegia!

     

  • KANTU ESKUKADAK + ALDIZKARIA: 27 euro. HEMEN EROSI
    GAZTEZULO eta Olrait Studioren artean sortutako Kantu Eskukadak ilustrazio eta testu liburua eta eskuratu abenduko GAZTEZULO Liher taldea protagonista delarik!



- EGUTEGIA: ESKAINTZAK

  • EGUTEGIA+  ALDIZKARIA = 6 euro. HEMEN EROSI
    2021. urteko egutegia eta abenduko GAZTEZULO Liher taldea protagonista delarik!



  • EGUTEGIA + ALDIZKARIA (2020ko edozein)= 5 euro. HEMEN EROSI
    2021. urteko egutegia eta urteko GAZTEZULOren zure aldizkari kuttunena!



  • EGUTEGIA x 2 = 6 euro. HEMEN EROSI
    Eskuratu 2021. urteko egutegia eta oparitu bigarrena gehien maite duzun horri!



- URTEKO ALDIZKARIAK: ESKAINTZA: 20 euro

HEMEN EROSI
2020ko aldizkari guztiak etxean jaso nahi dituzu? Aurtengo 11 zenbakiak 20 euroren truke! 

ESKAINTZA GEHIAGO GAZTEZULON LASTER

Badakigu aurten ez dela urterik onena izan, eta animatzeko, GAZTEZULO DENDAN eskaintza gehiago jarriko ditugu martxan; egon adi, datozen egunotan haien berri emango dugu eta... bitartean, jakin 2021. EGUTEGIA 3 EUROTAN izango dugula salgai aurki!