GAZTEZULOk 57. Durangoko Azokan eskainiko dizun guztia!

GAZTEZULOk 57. Durangoko Azokan eskainiko dizun guztia! Musikaren Plaza 27. zenbakian topatuko gaituzu eta hauxe da eskainiko dizugun guztia: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulok-durangoko-azokan-eskainiko-dizun-guztia/@@download/image/da_2022.jpg
2022/12/05
Musikaren Plaza 27. zenbakian topatuko gaituzu eta hauxe da eskainiko dizugun guztia:
GAZTEZULOk 57. Durangoko Azokan eskainiko dizun guztia!

 

'KANTU ESKUKADAK'

Kantu Eskukadak I eta II, osagarriak diren bi liburu. 200 abesti, 200 ilustrazio, euskara eta musika batzen dituen ilustrazio liburu hauen bitartez. Erakutsi nahi da euskaraz eta euskaratik edozer sortu daitekeela; ez da urrutira joan behar kalitatezko bakarlari eta taldeez gozatu eta estilo ezberdinak dastatzeko.

Kantu Eskukadak I eta II Durangoko Azokan eskuratu ahal izango dira, Gaztezuloren postuan (Musikaren Plaza, 27) eta online dendan. Gainera, Gross garagardotegiarekin egindako elkarlanari esker, 35 eurotan bilduma berezia lortzeko aukera izango da bertan: Kantu Eskukadak II liburua, 'tote bag' edo oihalezko poltsa esklusiboa, eta Gross garagardoa opari.

Prezioak

  • KANTU ESKUKADAK I: 30 EURO
  • KANTU ESKUKADAK II: 30 EURO
  • KANTU ESKUKADAK II BILDUMA BEREZIA: 35 EURO

 

ABENDUKO ALDIZKARI BIKOITZA

Abenduko aldizkaria sekula baino ezusteko gehiagorekin dator! Aldizkari bakarra izango da, baina bi azalekoa! Alde batean Merina Gris egongo da eta bestean Neomak. Talde oso ezberdinak euren artea, baina biak sekulako nortasuna dutenak. Musika zalea bazara ezin duzu abenduko aldizkaria galdu. Azal bikoitza duen ehun orritik gorako aldizkari berezia da. Alde batean Merina Gris taldeari elkarrizketa topatuko duzu, eta beste aldean Neomak taldeari egindakoa. Biak ala biak egungo euskal eszenan zeresana ematen ari diren taldeak dira eta etorkizun oparoa dute aurretik. Ez galdu!
 
 
Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak Gazteen ahotsa zabaltzen artikulu mardula osatu du. Bertan gazteek euren kezken, hausnarketen eta bizipenen inguruan aritzeko dituzten hutsuneaz mintzatu da, baita hauek betetzeko egun dauden proiektuez ere.  Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Lur Errekondo harri-jasotzailearekin ibili gara lardaskan.  Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat, Aner Peritz bertsolariak, ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.
 
Moda kontuak atalean Iraide Ibarrondo kolometriaz mintzatu zaigu eta neguan izango diren joeren berri ere eman digu.  Urtea bukatzen ari den honetan zerrendak ere oso ohikoak izan ohi dira. Guk ere ez du hutsik egin nahi izan eta Gaizka Izagirrek 2022ko telesailik onenen zerrenda osatu du Pantaila Txikian atalean. Oraitz Graciak, berriz, Sukalde Kontuak sailean Euskal Herritik barna ibili ondoren, aurten ezagutu dituen ezusteko gastronomiko pozgarrienak zerrendatu ditu.  Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere.

2022ko GAZTEZULOko aldizkariak

Olatz Urkia, Iseo, Amaia Albes, Maddi Ane Txoperena, Nerea Torrijos, Jon Kareaga...2022. urtean zehar argitaratu ditugun aldizkariak 3 euroren truke erosteko aukera ere izango duzu.

 

 2023ko EGUTEGIA

Klasikoa bilakatu da guretzat egutegia eta aurten ere ezin genuen hutsik egin. 2022ko aldizkarietan protagonista izan diren argazki bereziekin osaturiko egutegia

HARPIDETZA