GAZTEZULO DURANGOKO AZOKAN!

GAZTEZULO DURANGOKO AZOKAN! 52. Durangoko Azokarako prest? Ikusi-ikusi, zer prestatu dugun zuretzat aurten! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-durangoko-azokan-1/@@download/image/azal.jpg
2017/11/30
berria
52. Durangoko Azokarako prest? Ikusi-ikusi, zer prestatu dugun zuretzat aurten!
GAZTEZULO DURANGOKO AZOKAN!

Ate-joka dugu 52. Durangoko Azoka, eta urtero bezala GAZTEZULOn prest gaude! Aurten, produktu esklusiboak ditugu zuretzat, eta baita sorpresak, bisitak... Azokara bazatoz, ez galdu Goienkale 63 postutik pasatzeko aukera; ziur harrituko zaitugula!

 

NON GAUDE: Goienkale 63 zenbakiko postu moñoñoan aurkituko gaituzu!

 

 

ZER IKUSIKO DUZU:

Adi, aurten gure postuari lifting bat egin diogu eta! Aurten produktu esklusiboak edukiko ditugu soilik; bestalde, azokan gauzak gertatzea nahi dugunez, gure kolaboratzaileak gonbidatuko ditugu azokara, zuekin egon daitezen; sorpresak, lehiaketak, erronkak... gurekin ez zarete aspertuko!

 

ZER EROSI DEZAKEZU:

Urtero bezala, Galder Izagirreren argazkiz osatutako EGUTEGIA izango dugu salgai, baina ez hori bakarrik! GAZTEZULO ZENBAKI BEREZIA kaleratuko dugu; bertan, protagonista imitaezin bati egindako elkarrizketa topatuko duzu, eta baita aldizkariaren ibilbidean argitaratutako perla eskandaloso eta bitxienak!  Bestetik, Mikel Antero ilustratzaileak egindako LAMI komikia izango dugu postuan salgai; 20 euroren truke, Anteroren Opera Prima eder eta originalaren lehen zenbakia eskuratzeko pribilegioa izango duzu; adi, komikiak bestiario harrigarri bat dakar eta!

 

 

ETA DURANGORA JOATERIK EZ BADUT?

Lasai! GAZTEZULOk ONLINE DENDA jarri du martxan! Bertan, aipatutako produktuekin batera, GAZTEZULO zenbaki zaharrak eta mertxandising guztia eskuratzeko aukera izango duzu; ez galdu Anteroren komikian oinarritutako kamiseta eta poltsa moloiak!