GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA 2018: PARTE HARTZEA IREKITA!

GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA 2018: PARTE HARTZEA IREKITA! Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/03/20
Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria!
GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA 2018: PARTE HARTZEA IREKITA!

 

Hiru, bi, bat...  filmatzen!

Hemen da urte osoa itxoiten ari zinen unea:

GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETA

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!

 

LANAK ENTREGATZEKO EPEA
Bideoak apirilaren 9tik maiatzaren 25era aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

 

NOLA PARTE HARTU?


1. FORMULARIOA BETE HEMEN.


2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera.


3. Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

 

EPAIMAHAIA


Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.
2018ko edizioan Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.

 

SARIAK
1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
IKUSLEEN SARIA: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du!

 

Jarri martxan! 

Sari potoloak dituzu zain!

 

OINARRIEN.PDf-ea deskargatu