GAZTEZULO 200 azala aukeratzeko finala!
Zuen botoak jaso ditugu eta hauek dira lau finalistak! Nor aukeratuko duzu?
Dakizunez, GAZTEZULO aldizkariak 200. zenbakia argitaratuko du 2018ko azaroan; zeinen azkar pasatzen den denbora!! Zure fideltasuna eta maitasuna saritu nahi dugu, eta horretarako, azaroko 200. zenbakiko azala nor edo zer izango den ZUK erabakitzea nahi dugu! Zuen esku uzten dugu ardura garrantzitsu hau; NORK/ZERK merezi du GAZTEZULO AZALA?
Hauek dira boz gehien jaso dituzten LAU FINALISTAK!
-
ALTSASUKO GURASOAK
-
GAZTEZULO LANTALDEA
-
AITZIBER GARMENDIA
-
MIKELE GRANDE
Bozkatu! Zein nahi duzu izatea AZAROKO AZALA?
Azkar ibili! Irailaren 12a arte duzue finalista aukeratzeko! Ardura handia dela dakigunez, lehiaketa honetan parte hartzen duzuen guztion artean AKZIO KAMERA ikusgarri bat zozkatuko dugu!