Gaztetxe Eguna, larunbatean Altsasun

Gaztetxe Eguna, larunbatean Altsasun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztetxe-eguna-larunbatean-altsasun/@@download/image/2010518794Altsasuko_gaztetxea.JPG
2012/12/13
berria
Autogestioa eta asanblada aldarrikatuko dituzte. “Hori da jendarte hierarkizatuaren eta kontsumistaren aurrean dugun alternatiba. Gure amets fabriketan sortzen duguna erakutsiko dugu Gaztetxe Egun Nazionalean”, adierazi dute antolatzaileek.

Hona hemen egitaraua:

11:00. Asanblada irekia.
Goizean zehar, plazan, haurrentzako txokoa (rokodromoa, intxableak....)
12:00-13:30. Tailerrak: instrumentu tailerra, ekintza zuzena eta mural tailerra.
Hitzaldiak: elikadura subiraultza, okupazioa altenatiba erreala, aisialdi ereduak eta droga.
13:30. Kale animazioa: batukada, sakanako trikitilariak, Altsasuko inauteria.
14:30 Bazkaria (bertan ordainduko da).
ondoren jolasak. Jarraian,  Elektrotxaranga.
21:00. Kontzertuak gaztetxean eta herriko plazan: Harrika, Itxaropen Zilina, Bad Sound System, El Trono de Judas eta Kantuki Erromerixa.