Gaztetasun berantiarra

Gaztetasun berantiarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztetasun-berantiarra/@@download/image/las_vegas_1361453548.jpg
2013/03/04
berria
Gaztetasun berantiarra
Las Vegasen bizi da Jeffry S. Life 72 urteko familia medikua. 59 urterekin ile urdindua bakantzen eta gerri buelta puzten hasi zitzaiola ohartu zen, eta osasun arazoak ekiditeko asmoz, dieta zorrotz bat ezarri zion bere buruari, gimnasio batean ere eman zuen izena.
Epe laburrean, arinago sentitzen hasi zen, muskuluak sendotu zitzaizkion eta ispiluaren aurrean inoiz baino hobeto ikusten zuen bere burua. Baina giharrak areagotu eta definitzeko balio zuen Cenegenics izeneko hormona osagarrien berri izan zuen… eta gaur egun produktuaren irudia da: grasa gramorik gabeko eta muskulu markatudun aitonak 30 urteko gaztea dirudi!