Gazteentzako gogoeta foroa abian jarriko du Eusko Ikaskuntzak

Zazpi herrialdeetako eta hainbat diziplinatan diharduten 18 eta 30 urte bitarteko 40 neska-mutilak bildu nahi ditu Eusko Ikaskuntzak. Etorkizuna ardatz hartuta, gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte DatorkiGunean izeneko gogoeta foroan, euskaraz.
Unibertsitateko egutegia kontuan hartuko dute eta ikasturte bakoitzean bi gai landuko dituzte. Parte hartzaileek diruzko ordainsaria jaso eta aukera askeko kredituak baliozkotu ahal izango dituzte. Izena maiatzaren 2a baino lehen eman behar da eta irailean hasiko dira lanean.