Gazteen talentu eta bideo-jokoen lehiaketen finalak izango dira Bilbon egunotan

Gazteen talentu eta bideo-jokoen lehiaketen finalak izango dira Bilbon egunotan Gaur eta bihar izango dira 14 eta 18 urte arteko gazteen lehiaketen finalak Bilborock aretoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-talentu-lehiaketaren-eta-bideo-jokoen-finala-izango-da-bilbon-egunotan/@@download/image/Satellite.jpg
2022/05/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaur eta bihar izango dira 14 eta 18 urte arteko gazteen lehiaketen finalak Bilborock aretoan.
Gazteen talentu eta bideo-jokoen lehiaketen finalak izango dira Bilbon egunotan

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Harrapazank programaren barruan, Eszena lehiaketaren eta Klikazank txapelketaren finalak izango dira gaur eta bihar Bilborock aretoan.

Eszena talentuen lehiaketa da, eta bertan Bilboko 115 artista gaztek, 58 taldetan, beren sorkuntzak garatzeko aukera izan dute. Gaur eta bihar 20 talde finalista lehiatuko dira, Izaskun Moyanok gidatutako ikuskizunetan. Gaur, 18:00etatik aurrera, senior kategoriako finala jokatuko da, 14 eta 18 urte bitartekoena, eta, bihar, ordu beretik aurrera, junior kategoriako finala, 10 eta 13 urte bitartekoena. Honako hauek arituko dira epaile lanetan: Iholdi Beristain, Jon Casamayor, Karmele Larrinaga eta Betitxe Saitua.

Guztira, 2.200 euro banatuko dira bonutan bi kategorietan irabazle izendatukoen artean. Lehen sarituek 500 euroko bonuak eskuratuko dituzte, bigarren postua lortzen dutenek 300 eurokoak, eta hirugarrenek 200 eurokoak. Sari bereziak ere izango dira; Go!azen saioaren zuzeneko casting-ean parte hartzea, eta publikoaren saria, 200 euroan baloratutako oroigarria. Hain zuzen ere, Go!azen saioko Ander Lacallek entregatuko du Go!azen saria. Finala girotzeko Unai Goikolea, Maren kantaria eta Imanol Suso malabarista izango dira bertan. 

Klikazank rocket league bideo-jokoan oinarritutako txapelketaren finala ere izango da bihar, 11:30etik aurrera. Irabazleak 150 euroko bonua irabaziko du, eta bigarrenak 50 eurokoa.

Harrapazank programak 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzako aisialdi jarduerak antolatzen ditu, gazteen denbora librean euskararen inguruko motibazioa eta erabilera indartzeko asmoz.