Gazteek kirola egin dezaten nahi du Donostiako Udalak

Gazteek kirola egin dezaten nahi du Donostiako Udalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteek-kirola-egin-dezaten-nahi-du-donostiako-udalak/@@download/image/201012209880ciclo_indoor.jpg
2012/12/13
berria
Gazteek kirola egin dezaten nahi du Donostiako Udalak
Aerobic, ciclo-indoor, funky eta hip-hop ikastaroak antolatu ditu Kirol Patronatuak 14 eta 23 urte bitartekoentzat.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, adin tarte horretan -14-23- gazteek kirol gutxiago egiten dutela antzeman dute eta horretan egin nahi du indarra. Paco Yoldi, Altza, Bidebieta, Egia eta Benta Berriko kiroldegietan izango dira ikastarook, urtarriletik ekainera bitartean.
Kirol Txartela dutenek edo ikastaroa hasi aurretik izena ematen dutenek 90 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 127.