Gazteak martxan, emakumeak aldarri

Gazteak martxan, emakumeak aldarri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteak-martxan-emakumeak-aldarri/@@download/image/_mg_2235_1427794799.jpg
2015/03/31
erreportajea
Saioa Baleztena @SaioB
Bidasoaren bi aldeetan kokatzen diren Aitzina eta Ernai antolakundeek astebururako plan itzela prestatu dute Gazte Martxaren baitan. Urtero legez, hamaika hitzaldi, jolas, kontzertu, bertso eta ikastaro antolatu dituzte, baina aurten sekula baino gehiago, neskak izango dira protagonistak.


Apirilaren 3an abiatuko da Lekunberritik, eta Irurtzunen gaua pasa ondoren, igandean helduko da Berriozarrera Ernai eta Aitzina antolakundeek antolatzen duten Gazte Martxa. Gazte Martxaren ardatz nagusietako bat feminismoa betidanik izan bada ere, aurtengoa, edizio berezia izango da berdintasunaren aldeko borrokari dagokionez.

"Emakumeak bilakatu nahi izan ditugu aurten protagonistak, eta abestiaren sorkuntzan, antolakuntza mailan, zein egitaraua osatzerako orduan ere, emakumeon partaidetza sustatu nahi izan dugu", azpimarratu digute Ernaiko kideek.

Martxoaren 8an aurkeztu zituzten, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, Gazte Martxaren abestia eta bideoklipa. "Modu berezian" sortu dute aurten, "ohiko musika talde batek egin beharrean, musikagintzan dabiltzan neska gazteek egin zezaten" nahi izan baitute; Naroa Larriba barakaldarrari eman diote guztia koordinatzeko ardura.

Letrarekin laguntza behar zuenez, lehenik, Donostiako Bertso Eskolarekin kontaktuan jarri zen Barakaldoko musikari gaztea, eta Beñat Gaztelumendik idatzitako letra eskutan izan zuenean, etxeko musika tresnak batu eta ordenagailuan hasi  zen lehen zirriborroa osatzen.  Azkenik, "hainbat musikarirekin sortutakoa elkarbanatu, eta moldaketak egin ondoren" sortu zuen aurtengo abestia abestia.

Distantziak jartzen dituen trabak ez ziren arazo izan, eta Euskal Herriko  txoko desberdinetako hainbat neska gazte musikari elkartu zituen Naroak. Batzuekin bertatik bertara entsegatu du eta besteekin internet baliatuz egin du lan, eta guztien artean osatu dituzte melodiak. Grabaketa prozesua Bilboko Balea estudioetan, Hondarribiko Psylocibenean eta AFUko Oihana Fernándezen entsegu lokalean amaitu du.

Berdintasuna xede, etorkizunari begira
‘Herria mugarri gazteok martxan’ lelopean, oraindik ere gizartean nagusi diren desberdintasunei aurre egin, eta neska gazte musikarien ibilbidea sustatu nahi izan du aurtengo Gazte Martxak. Ernairen hitzetan, "oraindk ere, tamalez, oholtza gainean emakumezkoen partaidetza ez baita ohikoena, eta horregatik, Euskal Herriko agertokiak neska gaztez bete nahi izan ditugu".

Naroa Larriba ere ados dago, eta emakume musikarien lana sustatzea ezinbertzekoa ikusten du: "Oraindik ere minoria bat gara agertokietara igotzen garen neskak. Zer esanik ez bateria, gitarra elektrikoa edo alboka jotzen dugunak, eta espero dut, esperientzia honek emakume musikari gehiago animatzea eta kulturan parekidetasuna lortzeko lagungarri izatea".

Partaideak


Gitarra Elektrikoa: Itsaso Gutiérrez (ON, Donosti)


Gitarra Akustikoa: Ane Martínez (Bilbo)


Bateria: Izaskun Cuevas (Barakaldo)


Dultzaina: Lorea Argarate (LAS TEA PARTY, Bilbo)


Baxua: Eire Larrea (Bilbo)


Trikia: Izar Mendiguren (ULUKA, Laudio)


Alboka: Naroa Larriba (Barakaldo)

T
eklatua: Olatz Salvador (SKAKEITAN,Donostia)



Ahotsak:
Itsaso Gutierrez (ON, Donostia)
Ane Martínez (Bilbo)
Izar Mendiguren (ULUKA, Laudio)
Irati Mendiguren (ULUKA, Laudio)
Garazi Abrisketa (ULUKA, Zollo) 
Iratxe Gorostizaga (ULUKA, Arrankudiaga)
Hegoa (Hazparne)
Armelle (Senpere)
Naroa Larriba (Barakaldo)
Oihana Fernández (AFU, Barañain)

Hitzak: Beñat Gaztelumendi

Egitaraua


Apirilak 3, ostirala:

10:00etan Harrera Ekitaldia, Gazte Martxa hasi
Irurtzunera iristean:
HITZALDI ETA TAILERRAK

- Independentziaren inguruko mahaingurua nazioarteko delegaritzekin

- Euskal Herriko prozesu eratzailearen inguruko hitzaldia

- Goxatu goxotasunetik tailerra


KULTUR ESKAITZA

- BERTSO olinpiadak

- Gazte Oihua kontzertu maratoia:
Taldeak:

Apirilak 4, larunbata: 
Goizean gosaldu eta berriro abiatuko da martxa, bidean bazkalduta.
Berriozarrera iristean:
19.30 Ekitaldi nagusia

Kontzertuak: Oliba gorriak, Skakeitan
, Raperos de emaus & Zero koma backing band
, talde sorpresa
 eta erromeria

Apirilak 5, igandea:

Iruñeako Aberri Egunera martxa kalejiran bertako manifestazioarekin batuz