'Gazteak Lankidetzan' programako kooperanteak abiatu dira Euskal Herritik

'Gazteak Lankidetzan' programako kooperanteak abiatu dira Euskal Herritik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteak-lankidetzan-programako-kooperanteak-abiatu-dira-euskal-herritik/@@download/image/2011778642kooperanteak_kartela.jpg
2012/12/13
berria
'Gazteak Lankidetzan' programako kooperanteak abiatu dira Euskal Herritik
Guztira 100 bat gaztek hartuko dute parte atzerriko lankidetza proiektuetan uztailetik urrira bitarte.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak elkarlanean antolatzen duten programak Amerikako, Asiako eta Afrikako hainbat hegoaldeko herritara eramango ditu kooperanteak. Ekimenaren helburua elkartasun balorea sendotzea eta garapenerako egitasmoen inguruko sentsibilizazioa lortzea da.

Hautaketa fasea eta ondorengo informazio nahiz orientazio fasea pasatu ostean, euren prestaketa profilarengatik aukeratuak izan diren 100 gazteak Loiuko aireportutik abiatu eta bidean dira dagoeneko.

Hiru hilabeteko esperientzia aberasgarria dute begi aurrean. Euskal Herriko hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek hegoaldeko herrietako beste zenbait ekimenekin batera martxan dituzten proiektuetan ariko dira lanean; Indian, Guatemalan, Mozambiken, Venezuelan eta El Salvador-en. Itzulitakoan, bizitakoa partekatuko dute eta kooperazioaren bidean urrats berriak egiten segituko dute.

Gazteak Lankidetzan programak 18 urte bete ditu aurten. Informazio gehiago nahi izanez gero edo datorren urtean izena emateko jarraitu beharreko pausuen berri jakin nahi baduzu, egin klik hemen.