Gazteak lan gabe

Gazteak lan gabe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteak-lan-gabe/@@download/image/2010924154langabezia.jpg
2012/12/13
berria
Gazteak lan gabe
81 milioi gazte daude langabezian mundu osoan, Nazioarteko Lan Erakundeak emandako datuen arabera. 15 eta 24 urte bitartekoen %13 lan bila dabiltza, inoiz baino gehiago. Gainera, datu hori jaitsi ez, igo egingo ei da. Galdutako belaunaldia sor daitekeela ohartarazi dute; hau da, lan bila luzaroan alferrik aritu ostean, lan mundutik at gelditu eta urte batzuk barru lanpostu bila haiek baino gazteagoak direnekin lehiatu beharko direnak.