GAZTEA THE SINGLES ***

Abesti baten oihartzunak beste hamaika kanta ezkutatzea. Horixe gertatu da disko honekin. Labur-labur, hauxe da nire iritzia Lau Teilatu ospetsu honi buruz: Amaia Montero eta Mikel Erentxunen bertsioa balekoa da, baina dueto dramatiko samarrean ari dira, jaixetan (xuabeegi) xuxurlatu beharrean. Eta hortik aurrera, zer esango? Gustuak gustu, begibistakoa dela disko honetako hemezortzi abestiek euskal musikan izandako garrantzia, baina hemezortzi horiek hor egon behar ote zuten, hori ez dela horren begibistakoa. Single bilduma honek azterketa musikal (eta soziologiko) polita egiteko ematen du, bai.