Gazte Topaguneko CD-a prest da

Lezon izango da aurten Gazte Topagunea martxoaren 21, 22, 23 eta 24ean. Jendea bertaratu dadin animatzeko Musikherriak CD bat prestatu du. CDan Topaguneko abestia eta propio eginiko beste zenbait kantu daude.
Hesian taldeak egin du aurtengo Gazte Topaguneko abestia, horretarako Alaia Martin bertsolariak prestaturiko hitzak hartuta. Abesti hori CD batean bildu du Musikherria diskoetxeak, eta 5 euroren truke erosi ahalko da otsailaren 14ean Le Journal du Pays Basquekin batera eta otsailaren 15ean Gararekin batera. CD horretan Gazte Topaguneko abestiaz gain, beste hainbat ere sartu dituzte: Txurrustada, Feos pero majos, Aketza, Skatu, Gartzen, Skt sekuentzia, Apurka, Izate, Arkada, Oliba gorriak, Zahil, Akto reflejo, Kloratita, Raperos de emaus, Lur jota, Xopapo eta Karratua borobila da taldeek parte hartu dute.
Gaiari buruzko infomazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen