'Gazte Sortzaileak' bekaren deialdia egin dute

'Gazte Sortzaileak' bekaren deialdia egin dute 16 eta 35 urte arteko arabarrei zuzendua dago eta ahozkotasunarekin lotutako proiektuak aurkez daitezke banaka edo taldeka. Aukeratutako proiektuak berau garatzeko aholkularitza profesionala eta 4.000 euro jasoko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-sortzaileak-bekaren-deialdia-egin-dute/@@download/image/gazte sortzaileak beka.jpg
2021/06/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

16 eta 35 urte arteko arabarrei zuzendua dago eta ahozkotasunarekin lotutako proiektuak aurkez daitezke banaka edo taldeka. Aukeratutako proiektuak berau garatzeko aholkularitza profesionala eta 4.000 euro jasoko ditu.
'Gazte Sortzaileak' bekaren deialdia egin dute

Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen lankidetzarekin, Gazte Sortzaileak beka deialdia sortu du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Beka honek honako helburuak ditu: gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea, Gasteizko euskarazko kultura programazioan eragitea gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez, eta gazteek euren sormena garatzeko aukera-guneak izatea. 

Deialdian parte hartu nahi dutenek Araban erroldatuta egon behar dute eta 16 eta 35 urte bitartekoak izan. Bakarka zein taldeka aurkez daitezke baina, hori bai, proiektu bakarra bakoitzak. Proiektuak euskarazkoak izan behar dira eta ahozkotasunari estu-estu loturik, euskarazko ahozko adierazpena muinean dutenak; beraz, proiektuak honakoak izan daitezke: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dituzte. Epaimahaiak aukeratutako lanak proiektua garatzeko aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko diru-saria jasoko ditu. 

Proiektuak aurkezteko azken eguna uztailaren  15a izango da. Lanak Gasteizko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, Gasteizko Udaleko egoitza elektronikoaren bidez, edo gizarte etxeetako Herritarrak Laguntzeko Bulegoetan. Eskabide orri orokorra eta proiektua aurkezteko orria beteta entregatu behar dira. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.