Gazte Ibiltariak, Euskal Herrian barrena pedalei eraginez

Abuztuaren 4an hasi zuten ibilbidea Gazte Ibiltariek, eta datozen egunetan 350 kilometro egingo dituzte pedalei eraginez Euskal Herrian barrena Axi Muniain, Oihana Kortazar, Irati Anda eta Ander Izagirre kirolarien laguntzarekin. Atzo, abuztuak 5, Portugaletera heldu ziren eguerdian.
Gazteen artean kirol jarduerak sustatzeko asmoz, eta aste beteko esperientzia ahaztezina igaro dezaten, Gazteaukerak eta Ibilbideak-ek Gazte Ibiltariak ekimena antolatu dute. Jarduerak bizikleta izango du oinarri, 350 kilometroko ibilbidea egingo baitute zortzi gaztek zazpi eguneko epean Euskal Herrian barrena. Baina pedalei eragiteaz gain, surfa, mendi martxa eta eskalada ere probatuko dituzte, luxuzko lau gonbidaturen laguntzarekin: Axi Muniain surflaria, Oihana Kortazar korrikalaria, Irati Anda eskalatzailea eta Ander Izagirre txirrindularia.
Ibilbidean zehar gertatutakoaren berri emango dute teknologia berriak baliatuz, hain zuzen, Gazteaukeraren blogaren bitartez. Berau uneoro eguneratu beharko dute gisa guztietako testu, argazki, bideo eta abarrez hornituz.
Badoaz!
Abuztuaren 4an, igandea, abiatu ziren eta atzo Portugaletera heldu ziren 33 kilometroko ibilbidea egin ostean. Imanol Arrese, Iban Auzokoa, Ainhoa Belzunegi, Idoia Garmendia, Iñaki Goikoetxea, Asier Iturregi, Maite Laka eta Ane Soraluze hasi dira dagoeneko blogari astindua ematen, eta zuk ere hurbiletik jarraitu ditzakezu.