Gazte erreboltariak?

Espiritu erreboltaria gazteon ezaugarria ei da, iraultzarako oinarria gu garela esan ohi da askotan. Hala ere, beste askok diotenez, gero eta erosoagoak eta konforma errazagoak gara.
Bihurri pertsona menderakaitzari esaten zaio, zerbaiti edo norbaiti kontra egiten dionari. Hiztegiak, behintzat, horixe dio. Bihurrikeria askatasuna eta aldaketa aldarrikatzeko gogoa eta nahia da. Eta bihurrikeria gazteon ezaugarrietakoa ei da, berezko ezaugarria. "Bihurrikeria gazteen ondarea da, ezbairik gabe. Nerabetasunean balore jakin batzuk bultzatzen dira: elkartasuna, laguntasuna, helduengandik bereizteko nahia, norberaren izaera baieztatzea, mundua aldatzeko nahia Hori horrela izan da beti eta horrela izango da aurrerantzean ere", dio Cesar Manzanos soziologo arabarrak. Mikel Rodriguez Kanboko Xalbador Kolegioko irakasleak ere antzeko iritzia du: "Bihurrikeria nerabetasunarekin estu lotuta dago, orduan garatzen baitira gazteen zenbait ezaugarri: talde bateko kide izateko nahia, gurasoei kontra egiteko gogoa, gauza guztien gainetik norberaren izaerari eutsi beharra ".
Belaunaldi geldoagoa?
Argi dago: gazteok bihurriak gara. Hala ere, askoren aburuz, gaur egungo gazteak, aurreko belaunaldietakoekin alderatuz gero, askoz ere geldoagoak dira. Hau da, gure gurasoak baino erosoagoak eta konforma errazagoak.
68ko maiatzean, Parisen, ikasleek beste mota bateko bizimodua eta gizartea aldarrikatu eta hiria ia-ia kiskali egin zuten. Era berean, gurean, 80ko hamarkadan, gazteek bazterrak irauli zituzten: feminismoa, okupazioa, zentral nuklearren aurkako mugimendua
Gaur egun, ordea, gazteok gehiegikerien aurka ezer gutxi egiten dugula diote askok. Gu baino matxinoagoak ziren aurreko belaunaldietako gazteak?
Cesar Manzanos soziologoaren arabera, ezin da horrelakorik esan: "Kontua da, garai batean, 70eko eta 80ko hamarkadetan, gazteria homogeneoagoa zela, eta gazte gehienak herri mugimenduetan ari zirela, egoera soziala eskasa zelako. Gaur egun, berriz, zatiketa handiagoa da. Gazte batzuk parte hartzaileak dira eta erresistentzia mugimenduetan ari dira. Beste batzuk oso geldoak dira. Testuinguru historikoari erantzuteko modu ezberdinak dira".
Gizarte mugimenduetan nolako parte hartzea dagoen aztertzea ere interesgarria izan daiteke. Euskalgintzan, esaterako. Gabi Basañez getxotarra AEKn eta EHEn ibili da azken 20 urteetan. "Herri mugimenduen indarra gazteen esku egon da beti. Hala ere, garai batean baino gazte gutxiago ari da mugimenduotan. Baina errua ez da gazteena, gizartearena baizik".
Ikus-entzunezkoen kulturaren ondorioa
Hortaz, espiritu matxinoa ahuldu egin da. Telebista aurrean eroso eserita egotea garai batean baino ohikoagoa da. Gizartean izandako aldaketek badute horretan zerikusia, adituen arabera. "Gaurko gazteen gurasoak 60ko eta 70eko hamarkadetan jaio ziren, baby boom-aren garaian, eta gazte zirenean oro har bizi-kalitatea hobetzeko borroka egin behar izan zuten. Testuinguru historiakoari erantzuna emateko herri mugimendu ugari sortu zen: feminismoa, ekologismoa, intsumisioa Gaur egungo gazteria, ordea, heterogeneoagoa da. Zergatik? Batetik, egoera soziala ez delako hain kaskarra. Bestetik, ikus-entzunezkoen kultura nagusi delako. Gazteak kontsumo-irudiaren kulturan murgilduta daude. Dena dela, horri guztiari bizkar ematen dion gazte multzoa oso indartsua da gurean, eta horrek meritu handia du, korrontearen aurka ari dira eta", adierazi digu Cesar Manzanosek.
Ildo honetatik, garai honetako matxinoak ez dira James Dean bezalakoak, "arrazoirik gabeko matxinoak". Pankartaren atzean, zeren alde edo zeren kontra daude gazteak? "Agintarien eta legearen kontra aritzen dira gazteak. Balore eta eduki batzuk defendatzen dituzte: elkartasuna, ingurumena, kultur aniztasuna, euskara, bakea", dio Mikel Rodriguezek. Manzanosek matxinatzeko beste arrazoi batzuk gaineratu dizkigu: "Mundua eraldatzeko gogoa eta eraldatze prozesuan parte hartzeko nahia". Horrelakoa zara? Ez etsi, beti dago zer aldatu eta.
Bihurrikeria gizakiaren jatorrizko bertutea da. Arthur Schopenhauer, filosofoa.
Matxinatzearen benetako espirituak zoriona bilatzen du bizitzan. Henrik Johan Ibsen, idazlea.
Matxinoek irabazi ahal izango balute, beren burua suntsituta ikusiko lukete. Clive Staples Lewis, idazlea.
Politika
Politika gutxi interesatzen zaigu gazteoi. Euskal Autonomia Erkidegoan, gazteen %33ri besterik ez zaio interesatzen politika. Beste hainbeste gertatzen da Nafarroan ere: gazteen heren batek ez du interesik politikarekiko. Hala ere, politika beti azaldu ohi da gazteak gehien kezkatzen dituzten gaien artean; lana eta etxebizitza baino ez daude aurretik.
Inmigrazioa
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %30a etorkinen sarrera ahalik eta gehien erraztearen aldekoa da. Erdiak, berriz, lan kontratua duten etorkinei baino ez lieke Euskal Herrira sartzen utziko eta %3k sarrera debekatuko luke. Nafarroan, bestalde, %32ak inmigrazioa onuragarria dela uste du.
Gizarte baloreak
Harreman homosexualei dagokienez, EAEko gazteen %81ak beti zilegiak direla uste du, %11ak kasu jakin batzuetan baino ez direla onargarriak dio eta %5ak ez ditu inola ere onartzen. Abortoari buruz, %56ak baldintza jakin batzuetan onartzen du; %30aren ustez, ordea, beti da onargarria.
Elkarteak
Nafarroako gazte gehienek, %59ak hain zuzen, elkarteren batean parte hartzen dute. EAEn, %42a dabil elkarteren batean eta %32 ibilitakoa da. Gazte gehien biltzen duten elkarteak kirol arlokoak dira.

Matxinatzeari buruz esandakoak
Bihurrikeria gizakiaren jatorrizko bertutea da. Arthur Schopenhauer, filosofoa.
Matxinatzearen benetako espirituak zoriona bilatzen du bizitzan. Henrik Johan Ibsen, idazlea.
Matxinoek irabazi ahal izango balute, beren burua suntsituta ikusiko lukete. Clive Staples Lewis, idazlea.
Eta zer diote gazteek?