Gazte Akelarrea Oiartzunen

Gazte Akelarrea Oiartzunen Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek aurtengo Gazte Akelarrea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-akelarrea-oiartzunen/@@download/image/26757037_323655488124003_5486251096116252650_o.jpg
2018/01/18
albiste-laburra
Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek aurtengo Gazte Akelarrea.
Gazte Akelarrea Oiartzunen

Sorginkerian dugu independentzia lelopean, Oiartzunen egingo dute aurtengo Gazte Akelarrea. Martxoaren 30, 31 eta apirilaren 1ean antolatuko dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek jaialdia, eta jakinarazi dutenez, elikaduran, eskaintza kulturalean eta lan boluntario eta militantearen zaintzan indar berezia jarriko dute.

 

Gainera, «hausnarketa, eztabaida, sorginkeria eta konspiratzeko gune» bilakatuko dute Gazte Akelarrea, eta hitzaldia, mahai-inguruak, tailerrak, antzerkiak eta kontzertuak ez direla faltako ere jakinarazi dute. Martxoaren 31an, era berean, gazte bazkaria eta «eguzkiari agur esateko akelarre berezi bat» egingo dutela ere adierazi dute.

 

Datozen asteotan informazio gehiago!