Gazara bidean, Askatasunaren III. Flotak geraldia egingo du Euskal Herrian

Gazara bidean, Askatasunaren III. Flotak geraldia egingo du Euskal Herrian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazara-bidean-askatasunaren-iii-flotak-geraldia-egingo-du-euskal-herrian/@@download/image/20128237953flota_1.jpg
2012/12/13
berria
'Estelle belaontziak hilabete hasieran ekin zion bere ibilbideari etaigande honetan, abuztuak 26, Donostiako badian egingo du geraldia,Bermeora bidean jarraitu aurretik. Gipuzkoako hiriburura goizeziritsiko da, eta itsasontzia barrutik ikusteko aukera izango da eguneanzehar. Gaza du helmuga Finlandiako bandera daraman ontziak.

Israelek Gazaren aurka mantentzen duen blokeoa bertan behera utz dezan eskatzeko helburua du Askatasunaren III. Flotak. Izenak berak argi uzten duen moduan, honen aurretik beste bi flota izan ziren: Lehenari Israelgo Armadak eraso egin zion eta bederatzi ekintzaile hil ziren; bigarrena Grezian blokeatu zuten, jomugara heldu aurretik.

Dror Feiler flotaren bozeramaileak hiru aldietan hartu du parte, eta bigarrengoan Gazara heltzea lortu zuen Frantziako flotari esker. Abuztu hasieran Donostian izan zen hirugarren saiakera honen nondik norakoak azaltzen.

Europa kontzientziatzeko
Izan ere, Gazara heldu ala ez, Europako herritarrak kontzientziatzeko eta aktibatzeko helburua du III. flota honek. Bi hilabetez dozenaka portu bisitatu eta hainbat ekimen antolatuko dituzte, Israelgo Gobernuari presio egin eta Gazaren blokeoa apurtzeko asmoz.

Horregatik, Estelle bisitatzeko aukera eskaintzeaz gain beste hainbat ekimen ere egingo dituzte igandean bertan, eta astelehen edo asteartea Bermeoko portura iritsiko da belaontzia.

Suedian ekin zion bideari bertako jendartearen laguntzaz finantzatutako ontziak, eta bertan bi geraldi eta Norvegian beste hiru egin ostean helduko da Euskal Herrira. Datozen bi hilabeteetan osatuko du Gazarainoko ibilbidea.

Harrera berezia


Estelle goizeko 10:30ak aldera helduko da Donostiara, eta herritarrek harrera berezia egin ahal izango diote mota guztietako itsasontziak erabiliz. Ondoren Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek emango die ongietorria, eta eguerdian bazkari herrikoia egingo dute.
Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Navil Mansour kantari palestinarraren eta Arramazka taldearen kontzertua itsasontziaren bizkarretik.