Gay Harrotasunaren Europa mailako jaialdia

Bartzelonak 2014ko Europride jaialdia antolatzeko bere burua aurkeztuko du aurtengo udazkenean, Bruselan. Hots, Gay Harrotasunaren Europa mailako jaialdia egin nahi dute. Hiruzpalau egunetan 500.000 pertsona erakarriko lituzketela uste dute sustatzaileek. Hautagaitzari indarra eman liezaioke Gay Harrotasunaren Egunaren bueltan aurten hirugarrenez eginen duten Pride Barcelona festa erraldoiak. Hamar egunez, kultur eta kirol jarduerak, drag queen jaia eta herri bazkaria antolatzen dituzte, besteak beste. Euskal Herriko elkarteak ez al dira, ba, animatuko halakorik bultzatzera?