Gaur urteko egunik zoriontsuena da!

Gaur urteko egunik zoriontsuena da! Badakizu zergatik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-urteko-egunik-zoriontsuena-da/@@download/image/elegant-pale-yellow-background-pastel-yellow-aesthetic-tumblr-pictures-to-pin-on-pale-yellow-background.jpg
2018/06/20
berria
Badakizu zergatik?
Gaur urteko egunik zoriontsuena da!

Gabonak urteko unerik zoriontsuena zirela uste baduzu, oker zaude! Gaur, ekainak 20, urteko egunik zoriontsuena da! Yellow Day deitzen diote, eta urtarrilak 15 ospatzen den Blue Mondayren (urteko egunik tristeena) aurkaria da. Baina, zergatik da gaur urteko egunik zoriontsuena?

  • Tenperaturak gora doaz: udan sartzeko zorian gaude, eta aurten kostatzen ari zaion arren, gaur bai, nabari dugu berotasuna hezurretan!
  • Eguzki ordu gehien ditugun garaia: Hala da lagunok; gaurtik larunbateko San Juan bezpera bitarte, eguzki ordu gehien dituzten egunez gozatuko dugu!
  • Oporrak gertu daude: Amaitu dira klaseak, azterketak... lanean ere, iritsi da oporrekin amesteko garaia!
  • Aparteko-ordainsaria tokatzen da: Iritsi da udako dirutxo estra horiek jasotzeko garaia, eta horrek bai, erabat pozten gaitu, ezta?