Gaur inauguratuko dute 'The Gray Wall' erakusketa

Juan Aizpitartek Benjingo kaleetan egindako argazki bilduma dakar oraingoan, eta Donostiako COAVN aretoan izango da ikusgai gaurtik aurrera apirialk 19. Arratsaldeko 19:00etan egingo dute irekiera ekitaldia, eta artista donostiarrak berak gidatutako bisitaren ostean, Javi Pez-en musikak girotuko du koktela iluntzeko 21:00ak bitarte.
Amnistia Internacionalek, Giza Eskubideen Zinemaldiarekin eta San Telmo Museoarekin batera antolatu duen Filmar lo invisible lantegiaren baitan egindako ekimena da erakusketa. Izan ere, giza eskubideen eta arte plastikoen arteko topagune izatea du helburu.
Aizpitartek espazio publikoan suerta daitezkeen hiria, graffitia eta zeinuen komunikazioa bateratu nahi izan ditu, haien arteko harremana aztertuz, eta hori islatzeko osatu du The Gray Wall argazki bilduma. Hain zuzen, Txinan kaleko irudiek jasaten duten zentsura ageri da haren erakusketan.
Inagurazio ekitaldia 19:00etan hasiko da Euskal Herriko Arkitekto Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako delegaritzan, alegia, Donostiako Frantzia hiribideko 11. Zenbakian. Bisita gidatuaren ostean eta koktela arintzeko, esan bezala, Javi Pez musikariaren zentsurarik gabeko musika izango da entzungai 21:00ak arte.
Donostian apirilaren 20tik 27ra bitartean egingo dute Giza Eskubideen X. Zinemaldia, eta horren baitan antolatu dituzten zine, arte eta askatasunari buruzko proiekzio eta hitzaldien baitan kokaturik dago Filmar lo invisible.
Egitaraua
Asteartea, apirilak 24
Proiekzioa: Alpha and Again (2008), Isaki Lacuesta. 10:00etan ekitaldi aretoan.
The Gray Wall aurkezpena, Juan Aizpitarte. 12:00etan.
Artistek ariketa bat proposatuko diete bertaratutakoei. 12:45etan.
Asteazkena, apirilak 25
Hitzaldiak: "La salud de la libertad de expresión en el mundo", Itziar Ruiz-Jimenez Arrieta (Amnistía Internacional) eta "Situación en Irán", Abbas Bakhtiari (kultur kudeatzailea, 10:00etan hasita.
Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek parte-hartzaileekin aztertuko dute proposatutako ariketa, 11:45etan.
Osteguna, apirilak 26
Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek tailer honetan atera diren emaitzak aurkeztuko dituzte 10:00etatik aurrera.
Zuloaga plazan ekintza bat egitea proposatuko zaie parte-hartzaileei; 13:00etan.

Filmar lo invisible