Gaur hasiko dira Deustuko jaiak

Gaur hasiko dira Deustuko jaiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-dira-deustuko-jaiak/@@download/image/20123169890txosnetako_kontzertuak.jpg
2012/12/13
berria
Gaur hasiko dira Deustuko jaiak
Bilboko Deustu auzoko festei gaur emango diete hasiera, eta datozen bi asteetarako egitarau zabala prestatu dute Auzoko Jai Batzordeak. Gazte Lokalak ere programazio berria dakar aurtengoan, gustu guztietarako kontzertu saio bikainak prestatuta. Hotzari aurre egin eta ongi pasatzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei, kalera atera eta jai herrikoez gozatzeko.

Gaur arratsaldean —martxoak 16— hasiko dira festak, 20:00etan Done Petrin egingo den txupinazoarekin eta ondorengo pregoiarekin. Hondoren txosnetara egingo da jaitsiera, hau da, Botikazar etorbidean, Euskaldunako zubiaren azpian, Deustuko Jai Batzordeak prestatu duen, eta bertan ere doako kontzertuak izango dira bi asteburuetan iluntzeko 22:00etan hasita. Halaber, dantzak, bertso saioak, afariak, etab. egingo dituzte datorren aste osoan zehar.

Eman begiratu bat agenda zabalari, eta hurbildu ongi pasatzera!

Egitaraua


Ostirala 16, 20:00etan Done Petrin
Txupinazoa, Pregoia eta Txosnetara Jaitsiera

Larunbata 17, 12etan Done Petrin
Arrozahotsaz Txapelketa, Umeentzako Tailerrak eta Herri Bazkaria

Domeka 18, 13etan Done Petrin
Emakumeen Aurreskua

Astelehena 19, 19:30tan Txosnagunean
Bertso Saioa Amets Arzalluz, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Unai Iturriagarekin. Gaijartzailea Arkaitz Estiballez

Osteguna 22, 21:00tan Jai Batzordeko Txosnan
Gazte Afaria

Ostirala 23, 20:00tan Done Petritik hasita
Kantujira Kantugintza taldearekin batera

Larunbata 24, 12tan Done Petrin
Tomate Nagusi Txapelketa, Umeentzako Tailerrak eta Herri Bazkaria

Igandea 25, 18:00tan Done Petrin
Tomatearen Erreketa

Txosnetako Kontzertuen Agenda


Martxoak 16, ostirala: NARCO + MISTER JAM + ANTTON

Martxoak 17, larunbata: LISKER

Martxoak 23, ostirala: AFU + RAPEROS DE EMAUS + LA CHULA POTRA

Martxoak 24, larunbata: IZARGI

Gazte Lokaleko Kontzertuen Agenda


Kontzertu guztiak iluntzeko 20:30tan hasikod ira, eta doakoak dira

Martxoak 16, ostirala: Heavy Metal gaua
Reborn (Bilbo)
Etorkizun Beltza (Amorebieta)
Res (Bilbo)
 
Martxoak 17, larunbata: Punk&Roll gaua
Motorsex (Bilbo)
Haggish (Bilbo)
+Dj Nuclear & los empobrecidos
 
Martxoak 23, ostirala: Jolas&Experiment gaua
MUTAN 3. JAIA
Los Putos (Bermeo)
KRPNTRS (Bilbo)
Opus Gloy Ignominia (Bilbo)
 
Martxoak 24, larunbata: Post-Rock gaua
Jardin de la Croix (Madrid)
Meido (Bilbo)
Barents (Bilbo)