Gaur hasiko da sagardoaren denboraldi berria

Karlos Arguiñanok ohikatu zuen 2011n "Gure sagardo berria!" eta aurten, berriz, Julian Iantziren txanda izango da. Bihar urtarrilak 11 eguerdiko 12:00etatik aurrera, Astigarragan egingo dute uzta berriaren irekiera ekitaldia.
Sagardo Berriaren Egunaren XIX. edizioa izango da biharkoa, Astigarragan antolatu dutena. Urtero bezala, txox irekiera izango da unerik garrantzitsuena, Petritegi sagardotegian, lehen kupelaren irekiera unean.
Sagardoetxeak antolatuta, Andoni Gartziak, Astigarragako alkateak, 2011ko uztaren ezaugarriak azalduko ditu eguerdian, Kultur Etxean, eta 13:00etatik aurrera, Julian Iantzi aurkezlea izango da protagonista.
Urtero bezala, denboraldi berria ireki aurretik, Sagarrondoa landatuko dute, museoko sagastian, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaltzeko ekitaldi sinbolikoan.
13:00etan 2012ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistak sagarrondo bat landatuko du.
13:45etan Petritegi Sagardtegian 'GUre Sagardo Berria' oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin, txox denboraldiari hasiera emango zaio.
Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Egun guztian zehar Astigarragako tabernek barrikoteak eskeiniko dizkiete bezeroei uzta berridun sagardoarekin.

Egitaraua: