“Gaur ez da dena grisa” ***

“Gaur ez da dena grisa” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-ez-da-dena-grisa/@@download/image/Biok_Gaur_ez_da_dena_grisa.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Uxue Bonasategi
Biok
99.zenbakia
“Gaur ez da dena grisa” ***
Margo debekatuak (2005) diskoaren taupada bertsuak senti daitezke usansolotarren lan berrian. Metal gordinaren atzaparkada oldarkorrak. Oinarri erritmikoa, ostera, bortitzagoa da eta diskoaren erraiak astintzen dituzten gitarra kolpeak indartsuagoak. Azkarrak eta urratzaileak oso. Melodia umezurtz bakan batzuek soil-soilik leuntzen dute talde bizkaitarraren proposamenaren irmotasuna. Hitzak ere musika bezain ilunak dira. Saminak. Mingotsak.
Trash metal bizi baina heldua da.