Gaur da Arabatakada, euskal unibertsitatearen aldeko jaia

Unibertsitate euskaldun eta herritarraren aldeko jaialdia da Arabatakada, duela hamar urtetik Gasteizen egiten dena. Eguraldi ona aprobetxatuz, Mendizabalan egun osoko festa egingo dute. Goizean fakultateen arteko olinpiadak, eguerdian herri bazkaria, eta bertso-hop saioaren ostean, kontzertuak. Hurbildu zaitez, gazte!
Herri mugimenduak antolatutako eguna da, boluntarioen laguntzaz aurrera ateratakoa. Euskal Herriko unibertsitate nazionala eta euskalduna aldarrikatzea du helburu, eta jai giroan, euskal gazteen bilgune bilakatu da urtero. Udaberriko ostiralez egindako egunen, euskara erabiltzea da ongi pasatzeko bete beharreko balintza bakarra; eskatzeko, ligatzeko, erlazionatzeko, kantatzeko GAZTEZULO bertan izango da.
Gaur arte kontzertuetarako sarrerarik erosi ez dutenez bertan erosi ahal izango dituzte goizeko 11:00etatik aurrera, eta 12 euro balio dute. Beronekin talde guztiak entzuteko aukera izango da. Izan ere, 17:00etatik aurrerako musika saioan aurtengo maketa lehiaketako irabazleak izango dira oholtza gainera igotzen lehenak; gaur bertan jakinaraziko dute antolatzaileek zein den garailea. Ondoren, gainerako taldeen txanda helduko da, eta ekitaldia tarteko, gauera bitarte luzatuko da jai giroa.
Ongi pasatzeko eta euskaraz gozatzeko aukera paregabea da gaurkoa; anima zaitezte, eta hurbildu Gasteizera!!
Fakultateen arteko olinpiadak 10:30ean.
Zortzi eta hamabi lagun arteko talde parekideek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Horretarako, beraien lagunez osaturiko talde animatzailea, mozorroak eta katxondeoa ezinbesteko osagaialk izango dira.
Olinpiadak amaitutakoan, kalejira egingo dute Mendizabalara.
Herri Bazkaria 14:00etan.
Dagoeneko saldu dira bazkaltzeko tiket guztiak. Berau lortu dutenek, pultsera morearekin bazkari bapoa egitera hurbildu ahal izango dute, pultsera morea jantzita.
Bertso-hop 16:00etan.
Bertsoak eta hip-hopa nahastuko dira bazkalosteko momentuan. Kontzertuak iritsi aurreko tartea berotuko dute.
Kontzertuak 17:00etan.
Maketa lehiaketako irabazleekin hasiko da saioa; gaur bertan esango dute irabazleen izena. Ondoren, Gose, EH Sukarra, Kaotiko, Betagarri, Hesian eta Tximeleta taularatuko dira.

Egitaraua