Gaueko argiak ahultzeko plana mahai-gaineratu du Alemanian intsektuak salbatzeko helburuz

Herrialdeko Ingurumen Ministerioak lege proiektu bat proposatu du intsektuak babesteko hainbat neurrirekin. Batez ere, argia debekatu nahi dute intsektuen habitat naturaletan. Izan ere, intsektuek ekosisteman rol garrantzitsua jokatzen dute, baina dirudienez Alemanian hauen kopurua dramatikoki jaitsi da eta aniztasuna murriztu da azken urteetan. Honen aurrean, ministerio honek espero du urrian legea onartzea.
Legean ezarritako aldaketen artean daude argiztapenen kontrol zorrotzako bat, eta baita intsektiziden erabilera kontrolatzea. Intsektuentzat argi tranpak debekatu egin nahi ditu lege honek eta erreflektore eta fokuak zerura zuzentzea debekatu egingo da iluntzetik egunsentira arte 10 hilabetez urtean.
Lege zirriborro honek argiztapen publiko berria ere exijitzen du eta beste mota bateko argiak instalatzea landare, intsektu eta beste animaliengan duten eragina murrizteko. Intsektiziden erabilera parke nazionaletan ere debekatua egongo litzateke. Aldiz, baratzeak babestu egin behar direla dio intsektuen habitat natural moduan. Ikusi egin beharko da aurrera ateratzen den proposamena, baina ingurumenaren aldeko erakundeek jada aipatu dute beharrezkoa dela eta hau onartzeko presioa sartzen hasiak dira.