Gatzez estalitako herria

Gatzez estalitako herria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gatzez-estalitako-herria/@@download/image/villa_epecuen_1372769761.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Gatzez estalitako herria
Villa Epecuen herri turistikoa ur azpian desagertu zen duela ia 25 urte. Argentinako ipar ekialdean zegoen, Buenos Airesetik 500 bat kilometrora, Epecuen lakuaren ertzean. Urtean 25.000 turista inguruk bisitatzen zuten 1.500 biztanle eskaseko herria, baina 1985eko azaroaren 10eko ekaitz gogorrek harrizko hesia hautsi zuten eta ura kaleetan gora sartu zen; pixkanaka, zentimetroz zentimetro, mailak gora egin eta bi asteko epean ur azpian geratu zen herria. Biztanleek presaka ihes egin behar izan zuten. 2009an, baina, ura jaisten hasi zen eta, egun, gatzak jandako eraikinak bistan dira.