Gasteiztarra eta sortzailea? Adi deialdiari!

Gasteiztarra eta sortzailea? Adi deialdiari! #BATERA diru laguntza deialdia jarri dute martxan, 16-30 urte bitarteko gazte sortzaile gasteiztarrentzat! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteiztarra-eta-sortzailea-adi-deialdiari/@@download/image/Captura de pantalla 2018-12-10 a las 12.44.38.png
2018/12/10
berria
#BATERA diru laguntza deialdia jarri dute martxan, 16-30 urte bitarteko gazte sortzaile gasteiztarrentzat!
Gasteiztarra eta sortzailea? Adi deialdiari!

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak Elkarteen Federazioak Batera diru-laguntza deialdia aurkeztu dute. Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 1000 €ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 16ra arte egongo da zabalik. 

GAZTEA ETA GASTEIZTARRA?

Zein kultur proiektu garatuko zenuke laguntza pixka bat izanez gero? Liburu bat argitaratu? Diska bat atera ? Graffitti tailer bat antolatu? Jaialdi bat prestatu? Argazki erakusketa bat sortu?...

EUSKARAZ EGIN NAHI BADUZU, ORAIN DA ZURE AUKERA!

Crowdfunding ekimen bat martxan jartzen lagunduko dizute, eta 1000€ko ekarpena egingo diote zure proiektuari.

PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA

2018ko urriaren 16tik abenduaren 16ra

(15:00ak arte)

>> Jaitsi oinarriak eta informazio guztia <<