Gasteizko jaiak ate-joka!

Gasteizko jaiak ate-joka! Abuztuaren 4an Zeledon jaistearekin batera hasiko dira Arabako hiriburuko Andra Mari Zuriaren festak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizko-jaiak-ate-joka/@@download/image/Zeledon.jpeg
2017/08/02
albiste-laburra
Abuztuaren 4an Zeledon jaistearekin batera hasiko dira Arabako hiriburuko Andra Mari Zuriaren festak
Gasteizko jaiak ate-joka!

Astebetez, parrandaren eta jaiaren hiriburu izango da Gasteiz. Datorren ostiralean (abuztuak 4) txupinazoa bota eta Zeledon jaistearekin batera emango diote gasteiztarrek hasiera aste eroenari. Egun horretan bertan, iluntzean, La Raiz taldeak emango du kontzertua eta Principal Antzokian Prefiero que seamos amigos antzezlana izango da ikusgai.

Beste zuzeneko aipagarri batzuk Zea Mays (abuztuaren 5ean Foruen plazan), eta Siroka, Ze Esatek eta Skakeitan (abuztuaren 6an txosnagunean) eta La Sra. Tomasa, Aspencat  eta Tremenda Jauria (abuztuaren 8an txosnagunean) taldeek emango dituzte.

Bertsolaritzak ere izango du tartea egitarauan: abuztuaren 5ean, Aihotz plazan, Oihane Perea eta Jon Maia ariko dira. Leku berean, abuztuaren 7an, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Ainhoa Agirrezaldegi eta Unai Iturriagaren txanda izango da. Herri-kiroletako Andra Mari Zuria txapelketa ere, bestalde, egun eta leku horretan bertan izango da.

JAI EGITARAU OSOA HEMEN

 

Txosnagunearen proposamena

Jaietan herri mugimenduarekin entxosnatu lemapean, Gasteizko txosnaguneak berezko egitaraua prestatu du datozen egunetarako eta, batez ere, kontzertuek izango dute pisua. Tartean, Sorkun eta Amparanoia taldeek joko dute.

TXOSNAGUNEKO EGITARAU OSOA HEMEN