Gasteizen Korrikaren lekukoa eraman nahi duzu?

Gasteizen Korrikaren lekukoa eraman nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gasteizen-korrikaren-lekukoa-eraman-nahi-duzu/@@download/image/korrika-lekukoa_1426073229.jpg
2015/03/11
berria
Erredakzioa
GAZTEZULOk, Arabako Alea aldizkariak, Hirinet atariak, Geu elkarteak eta Hala Bedi irratiak elkarrekin egingo dugu Korrika Gasteizen, martxoaren 28an (larunbata), 15.00ak aldera Kutxi kalean. Gure lekukoa eraman nahiko zenuke?


Gasteizko euskaltzaleen eta gazteon kilometroa antolatu dugu, eta zuri, harpidedun eta bazkideari, eman nahi dizugu gure lekukoa eramateko aukera. Zer egin behar duzu zozketan sartzeko? Gure kilometroan korrika egitera hurbilduko zaretenon argazkia bidaliguzu! Famillikideekin, lagunekin edo lankideekin hasi zarela dagoeneko entrenatzen? Beroketa saioko argazkia nahi dugu!

Idatziguzu mezu bat komunikazioa@gaztezulo.eus helbidera zure izen-abizenekin eta argazkiarekin. Martxoaren 19ra arteko epea duzue. Bizkor ibili eta zorte on!