Gasadalur

Herrixka Danimarkan dago, Feroe artxipielagoa osatzen duten hemezortzi irletako batean, Vágar izenekoan. 2004. urtera arte mendiak oinez zeharkatuta baino ezin zitekeen bertara heldu. Gaur egun, ordea, errepidez joan daiteke 40 bat etxe baino ez dituen herri txikira. Errepidea bai, baina mendiz inguratuta dagoenez, benetan korapilatsua da inguruko edozein herritatik bertara heltzeko bidea. Noski, horrek alderdi positiboa ere badu: naturaren kontserbazioa eta paraje ezin ederragoan bizitzea! Hain zuzen, horregatik bertaratzen dira urtero milaka bisitari. Animatzen bazara, arroketatik misteriotsuki ateratzen den ur jauzia ikusi ahal izango duzu!