Garraiorik azkarrena

Garraiorik azkarrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garraiorik-azkarrena/@@download/image/81p12police.jpg
2012/12/13
berria
Garraiorik azkarrena
Etxera itzultzeko, ez taxirik, ez metrorik, eta ez autobusik. Onena, polizia autoa. Japonian, erosketak egiten ari zen gizon batek polizia auto bat lapurtu zuen etxera bueltatzeko. Poliziek autoa irekita eta motorra martxan utzi zituzten lapurreta bat ikertzeko, eta gure protagonistak ez zuen aukera galdu nahi izan: autoa hartu eta ospa egin zuen. Atxilotu zutenean, oinez ibiltzeaz nekatuegi zegoela esan zien gizonak poliziei.