Garraio publikoa internetez dabil

Ingurugiroa, krisiari aurre egitea, etika, hiritartasuna... milaka arrazoi daude garraio publikoa erabiltzeko. Hala ere, askotan, kosta egiten zaigu garraio publikoan ibiltzea: ordutegiak direla, ibilbideak direla, salneurriak
arazo txiki hauek konpontzen lagunduko dizuten baliabide asko topa ditzakezu Interneten.
Mugitu (http://mugitu.com)
Joseba Alberdi eta Endika Esteibar EHUko ikasleek sortutako ataria da. Arraytxiki (http://arraytxiki.com) web-laborategiaren baitan sortu dute, eta garraio publikoa erabiltzeko erraztasun handiak ematen dituzte. Hizkuntza hautatu ondoren, ibilbideak zehaztu ditzakezu aukeratutako ordutegiaren arabera. Hori eginez gero, webguneak ordutegi, salneurri eta konbinazio posible guztien berri emango digu. Atari honek lehen urratsak besterik ez ditu eman. Oraingoz, Gipuzkoako datuak jarri dituzte soilik, baina laster beste herrialdeetako informazioa ere eskainiko dute. Dudarik gabe, webgune sinple eta erabilgarria da.
Nondik-nora (http://www.nondik-nora.com/indexeu.asp)
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sortutako egitasmoa da. Mugitu.com atariaren antzeko zerbitzua eskaintzen du, baina EAE osorako. Berezitasun bat dauka: ibilbidearen hasiera eta bukaera zehazteko aukera ematen dizu. Oinez egin beharreko distantzia eta denbora kontuan hartzen ditu. Bestalde, garraio motaren araberako zerbitzuak, salneurriak eta ordutegiak kontsultatzeko aukera ematen du. Berriak eta lotura interesgarriak ere eskaintzen ditu, baina, dudarik gabe, bidegorriei buruzko informazio zerbitzua da azpimarragarriena. Herria aukeratuz gero, herri horretako bidegorrien mapa erakutsiko dizu.
Baliabide hauei esker, aurrerantzean aitzakia gutxiago izango duzu garraio publikoa ez erabiltzeko. Eta erabiltzeko modurik ez baduzu, trafiko kontuen berri izan dezakezu behintzat (http://www.trafikoa.net/public/wps/ portal/trafico).
Oinez egitea erabakitzen baduzu, berriz, ongi etorriko zaizu eguraldi iragarpenen berri izatea. Euripean busti-butsi eginda bukatu nahi ez baduzu, gogoan izan eskura duzula Euskalmet ataria (http://www.euskalmet.euskadi.net).
Airetik (http://teslabs.com/meteotek08/): globo batetik argazkiak ateratzea. Horixe bururatu zaie Kataluniako institutu bateko lau ikasleri eta irakasle bati. Globo bat bidali dute espaziora, argazki kamera arrunt bat txertatuta, eta hainbat argazki egin dituzte atmosfera-ertzean. Blog batean argitaratu dituzte lortutako informazioa, argazkiak, eta bideoak.

Erokeriak (http://www.videosdabuten.com/categorias/locuras/): modan dago erokeriak egin eta sarean zintzilikatzea. Batzuen ustez, erokeriazale hauek friki hutsak dira. Beste askorentzat, aldiz, denbora libre gehiegi duten inozo koadrila da. Webgune honetan denetik topatuko duzu. Ikusi, ikusi eta zuk erabaki.
Insurgente.org (http://www.insurgente.org/): Gaur egun, informazio iturriak gero eta jende gutxiagoren esku dauden garaiotan, hau bezalako ekimenek gero eta garrantzia handiagoa dute. Insurgente.org kontrainformazio ataria da. Komunikabide handietan isilarazten dutena ezagutarazi nahi dute. Interesgarria.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA