GARIKOITZ ARROYO: “Jaialdi orgiastiko batean gustura parte hartuko nuke”
Garikoitz Arroyo hondarribiako Horzdun taldeko bateriajolea da eta Gorpuzkingz taldeko Zakil Onilen izugarrizko antza ere badu (tatuaje berdinak barne); ez dakigu ordea senitartekoak diren ala ez. Musikariaren oheko kontuez aldiz, gauza dezente jakin ditugu, ezagutu nahi?
- Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
Ba Euskal Herriko gehienok bezala: udalekuetan. - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Jakinda pertsona ezezaguna zela, beregana gerturatu eta agurtu esanez ustez beste pertsona bat zela. Hau da: “Zu ez dakit zeinen arreba zara, ezta?” - Inoiz erabili al dituzu zure abeslari dohaiak ligatzeko?
Ez, autotunerik gabe ez naiz inor. Baina kontzertuetan ligatu izan dut nire dohai pertsonalei esker (hori edo ospearen lilura). - Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
Mahats likidoak: ardo txuriaren berotasunak biziki laguntzen du... - Argia piztuta ala itzalita?
Piztuta! Edertasuna agerian utzi behar da! - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Amaitu ondoren hortzak garbitu behar ditut eta Listerine-rekin gargarak egin. - Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Askotan. Azkeneko aldian nire pisukideak harrapatu gintuen egongelan parrandatik bueltan...
- Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
Bai! Motorra abian jartzeko ezinbestekoak dira erritualak! - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Zoroa ez da, baina jaialdi orgiastiko batean gustura parte hartuko nuke. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Gogokoena ez, baina bitxiena eliza bateko arkupeetan edo Kontxako hondartzan… - Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Alsa autobus batean txortan egitea bidaia batean. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Egiten dudan aldiro da gozagarriena... - Eta traketsena?
Behin txortan nengoela etxe zahar batean, zorua apurtu zen eta oina zulo batean sartu nuen. Bertan behera geratu zen emanaldia... - Inoiz probatu al duzu kontsoladore edo antzeko gailurik?
Bai, askotan… norbaitek ez ditu erabiltzen ala? - Grabatu al duzu inoiz zeure burua larrua jotzen?
Jakina! Revolution must be televised! Euskarazko pornoa existitzen ez denez, norberak egin behar du berea... - Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Orratzak zakil puntan jartzea eta horrelako gauzak... - Bereziki gomendatuko zenukeen sexu jarreraren bat?
Zalantzarik gabe 69a. Txortan egitea bezain eraginkorra da eta joystick baten laguntzarekin nahi duzun punturaino iritsi zaitezke...