Gares euskalduna

Gares euskalduna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gares-euskalduna/@@download/image/7p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Gares euskalduna
Gares Iruñetik hegoaldera dago. Herri honetan euskara galdu egin zen eta gaur egun berreskuratzen ari dira. Baten batek pentsa dezake gure hizkuntza aspaldi, duela mende asko galdua dela Garesen. Ez da egia, ordea. 1896ko egunkari batek zioenez, Garesen hainbat zaharrek euskaraz egiten zuten oraindik. Izan ere, Iruñean euskara galdu ondoren, inguruetan eutsi egin zioten lingua navarrorum-i. Utergan, Gares eta Iruñea artean, 1923an euskaraz zekien agure bat omen zegoen. Halaxe dio Jimeno Jurio historialariak "Navarra, la historia del euskara" liburuan.