Garcia Marquez zentsura gaindituz

Garcia Marquez zentsura gaindituz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garcia-marquez-zentsura-gaindituz/@@download/image/2011449625Gabriel_Garcia_Marquez.jpg
2012/12/13
berria
2009 amaieran, bertan behera geratu zen Gabriel Garcia Marquezen Memorias de mis putas tristes eleberriaren moldaketa, emakumeen eta umeen babeserako erakunde batek ekoizpena salatu eta Pueblako (Mexiko) estatuak diru-laguntzak kendu ostean. Orain jakinarazi dutenez, Campecheko estatuan errodatu dute filma, ezkutuan, Memorias del sabio titulupean. Henning Carlsenek zuzendu du. Danimarkarrak badu eskarmentua sekretupeko errodajeetan, Hegoafrikan Apartheidaren inguruan hainbat lan egina baita.