Garbiñe Insausti: "Jendeak jakin gabe hitz egiteak sutan jartzen nau"

Garbiñe Insausti: "Jendeak jakin gabe hitz egiteak sutan jartzen nau" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garbine-insausti-quotjendeak-jakin-gabe-hitz-egiteak-sutan-jartzen-nauquot/@@download/image/GARBIE0006.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
error while rendering contentleadimage
Geltokian topatu dugu, etxera itzultzeko trena hartzeko prest, Madrilen lan egiten du eta: "Orain "Ojala estuvierais muertos" antzezlanean ari naiz", diosku 25 urteko hernaniarrak. "Ibilian" izeneko diskoa kaleratu berri du Hirusta Records diskoetxearekin. "Kanta lasai eta barrukoak dira, eta kolore asko dago diskoan, jazza, countrya…". Eskenatokietan ez ezik, hainbat hiritako kaleetan ibili da kantuan.

Arrunt laket dut: Artearekin zerikusia duen orotan murgiltzea: antzerkian, kantagintzan… Baita ondokoei gozaraztea ere.


Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Hiri handietako kaleetan ikusi izan ditudan irudi gogorrak: jendea borrokan, oihuka…

Lasaigarri zait: Itsasoaren hotsa.
Sutan jartzen nau: Jendeak jakin gabe hitz egiteak. 

Gustura irakurri nuen: Eduardo Galeanoren "El libro de los abrazos". Ohe mahaian daukat, eta berriro irakurtzen ari naiz.
Lo seko geratu nintzen irakurriz: "La Regenta". Berriz hartu behar dut, ea amaitzen dudan…

Bertutea: Jakin-min handia dut ikasteko. Txutxu-mutxuak ez ditut batere begiko.
Akatsa: Askotan, kosta egiten zait nire buruari buruz hitz egitea. Isila naiz.

Ametsa: Bidaiatzen jarraitzea, jendea eta kulturak ezagutzea… Eta batik bat, momentuaz gozatzea.
Amesgaiztoa: Maitatzen dudan jendea alboan ez izatea.

Barre algara eragiten didate: Txiste txarrek; baina entzule gisa bakarrik.
Negargura ez dut urruti: Adineko pertsonen artean egonik, begietan bakardadea ikusten diedanean.

Urrea: Nire amatxori!
Ikatza: George Bushi.

"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez naiz ate asko jotakoa. Maitasun kontuetan ez naiz kexatzen.
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Behin edo behin kalabazak jaso izan ditut. 

Zure ahotsaren inguruan, zein izan da jaso duzun lorerik politena? Entzule baten malkoa ikustea; horixe, politena.
Eta antzerkian jaso duzun kritikarik mikatzena? Antzeztutakoa ez dela batere sinesgarria izan.

Hatzak zupatzen ditut: Urtutako gazta janaz! Edozein marka. Gaztazale amorratua naiz.
Gogoko ez dudan jakia: Haragia. Begetarianoa naiz duela 7 urtetik. Arraina ere ez dut jaten.

Dirua ordainduko nuke: Azken eguneraino nire ingurukoen maitasuna eta laguntasuna mantentzeagatik.
Ez nieke xentimorik emango: Gerrei.

Olentzerori zer eskatuko diozu? Egiten dudanarekin gozatzen jarraitzea.
2006. urteak zer eraman behar luke betirako? Igaro ditudan une txarrak eraman ditzala, eta 2007ak ekar ditzala berri onak.