Garazi Goia: Memoriaren (des)herria

"Buelta asko eman dizkiot kontuari, eta ondorio berdinera iristen naiz beti. Hiru aukera gelditzen zaizkit:
1) Aurrera egin, indarra atera eta errudun sentitu gabe bizitzen saiatu, benetako bizitza hau onartu. Herrian.
2) Belaunikatu, garrasi egin, burua makurtu eta etsi. Standbyan jarraitu. Deserrian.
3) Ihes egin (berriro). Deserrira (berriro)."
Asko deliberatu dut. Mina metatzen zait argirik ikusten ez duten begi hauetan. Baina erabakia hartuta dago orain."
Garazi Goiak (Segura, 1978) bigarren nobela argitaratu du, Elkar argitaletxearekin. Txartel bat (des)herrira izeneko eleberri honetan, bi istorio nahasten dira. Batetik, Perurena, 1937 urtean Santurtzitik atera zen Habana itsasontzian atzerriratu zituzten lau mila haurretako batena. Southamptomera iritsi zenetik Ingalaterran eman du bizi osoa. Bestetik, Ibairena; bere iraganarengandik ihesi joan da Londresera. Atzean utzi nahi ditu festa gau batez gertatutako istripua eta haren ondorioak. Bi istorioak Londresko kafetegi batean elkartuko dira, (des)herrian.
Goiak Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Bilbon eta gaur egun Londresen bizi da, BBCn lanean. Bere hitzetan, ez du herriminik. Distantziak askoz laburragoak direnez garraioan eman diren aurrerapenei esker, sarritan itzuli daiteke jaioterrira.
Nahiz eta atzean dokumentazio lan handia eduki, Txartel bat (des)herrira ez da nobela historiko bat. Hala ere, Gerra Zibilean zehar Euskal Herria utzi behar izan zuten milaka haurren historia bizirik mantentzen ahalegintzen da, urte askoan isildu nahi izan duten historia.
• Bi hitz (2008, Alberdania)
• Orgasmus (Askoren artean, 2010, Txalaparta)
• Txartel bat (des)herrira (2013, Elkar)

Bibliografia