Garagardoa izar artean

Garagardoa izar artean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garagardoa-izar-artean/@@download/image/20091152821Soyuz_TMA_16.jpg
2012/12/13
berria
Soyuz TMA-16 espaziontzi errusiarrak legamia eraman du ISS Nazioarteko Espazio Estaziora, grabitaterik gabeko lekuan produktuak zein bilakaera duen ikertzeko. Emaitza positiboa balitz, zientzialariek ogia eta garagardoa espazioan egin ahal izateko teknologiak garatu nahi dituzte. Alkohol gutxidun garagardoa litzateke, astronauten osasunerako onuragarria. On egin!