Gangs of New York ***

Gangs of New York *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gangs-of-new-york/@@download/image/26p44-1.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Martin Scorsese. Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Daniel Day Lewis, Cameron Diaz, Liam Neeson. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 166 minutu. 
26.zenbakia
Gangs of New York   ***
XIX. mendearen erdialdean girotua dago istorioa. Mafia italiarra eta irlandarra borrokan ari dira New York hiriaren jabe egiteko. Amsterdam Vallon Dead Rabbits taldearen burua da. Bill Harakina, Native Americans taldearena. Billek Amsterdam gaztearen aita hil zuenetik, areagotu egin da bi taldeen arteko etsaitasuna. Bill odoltsuaren taldean infiltratu da Amsterdam; mendekua xede. Bertan, Jenny ezagutuko du eta harekin maiteminduko da. Taxi Driver maisulanaren egileak aktore talde aparta bildu zuen mafiaren gorabeherak ardatz dituen drama historiko iradokitzaile honetan. Ideia ona den arren, gidoia ez da biribila, eta horrek, kalte egiten dio filmari. Oso pelikula irregularra da. Eszena apartak ditu, baina baita kaskarrak ere. Maisulan izateko zume egokiak dituen arren, oreka falta zaio.